martes, marzo 22, 2005
Nere maisu lana
Arte modernoa gustatzen? nire azken lanak ~Elektrik ziti izena du. bertan argi ikus daiteke hiri elektriko bat. salgai dago 300.000 euroan. eskuratu nahi duena jarri arremanetan Paran@ya.com ekin.
Dj CORTEX: Musika baino askoz gehiago
Bere benetako izena Pablo kasuso da. Berarekin hitz egin dugu, eta proiektu asko omen ditu martxan. diskoa iada estudiotik ateratzear omen dago. bertan biltzen dira besteak beste Talai dance remix-a eta Saga Sfinter, arrakasta zein baino zein sonatuagoak. beina ez da hau guztia, izan ere zinemara pausu egitekoa da laster. Nextor-en abenturak izeneko laburmetraia sorta asi du. Momentuz paperean, baina grabatzeko irrikitan omen dago. Zeresan haundia emango digu Pablok, seguru. Hollywood-en ikusiko ote dugu?
jueves, marzo 17, 2005
Gure espedizioa Txinan
Txinako Wheing whai mendian dugu iada elektrako espedizioa. Milla metro exkax ditu mendi honek, baina berezitasun bat badu, aldapa behera bide luzeagoa du goraka baino. Bueltako bidea luzeagoa egingo zaie gure lagunei.
Azken berrien arabera, denak ondo daude. Iker, intxaur faltaren ondorioz, nekatu xamar omen dabil baina, kezkatzeko ezer ez, beraz sendiak lasai egon zaitezkete.
miércoles, marzo 16, 2005
Musika: Tronua arriskuan!
Disko berria atera berria du U.X.O taldeak, eta iada Eminem-en marka guztiak hausten ari da. talde estatu batuarrak, formula berri bat erakusten digu, non eta errealitatean basatutako konbersazioak, pixkanaka gaizki ulertuetara eraman, eta liskarra sortzen duen. A.E.B.-ko institutuetan, iada imno bihurtu dira letra hauek, eta asko esatea badirudi ere, momentuko, eta hamarkadako erreferente musikal bihurtzeko zorian dagoela diote adituek. Etorkizun ezin obea duen talde onen abesti zati bat itzuli dugu, honela dio:
-hamar, hamar, hamar
mega hilean zehar
nahiz ta gehiago behar
-Hillean?
azkura dut ilean
eta zer gertatzen da ba urrengo hillean
borrau, ezabatu, fini ta kaput, edo bihurtzen da bukaeziñeko batuketa batean?
-utzi pentsa..... ezdakit ba...
-ba ez badakizu, esan eztakizu! aizu! kaka jaizu!
-aber txabal, pie de pabo argal! .......
Gertutik jarraituko ditugu heuren notiziak.
Korrika: itsasondoko tramoan errekorra.
KORRIKA Badator! izan ere, itsasondotik atzo pasa bazen ere, oraindik jendea geldittu gabe pasatzen ari bait da maiotak jantzita, eta bi norabideetan. Korrikaren antolatzaileek esan dutenez, historian sekula horrelakorik ez omen da pasa.
Marijok lo artu zuen
despertadoreak jo baina ez omen zen esnatu. itsasondotarrak bizikleta hartuko omen zuen, baina jokoaren legeen aurka zihoala eta, parte hartu gabe geratu zen
Elektrako porra haundia
Denbora badoa pixkanaka liga hasi zenetik, eta Elektrako porra ari da pixkanaka potolotzen.
700 euro inguru alajaiña!!! Erraz esaten da, baño hori tokatzen zaionak tripako miñ ederrak partittu behar ditu.
Joxemartinen eskaintza:
Liga amaieran inori porrako dirua tokatu ez bazaio, Joxe Martinek honako hau proposatu zuen:
-Bodega batean bazkaltzera joatea liga amaierako ostiral batean. Lanetik hamabiak aldera atera, autobusa hartu, eta Riojara. Bertan, bazkaldu, arratsaldea pasa, eta iluntzean buelta berriz autobusean.
Niri, pertsonalki, ideia ezin hobea iruditzen zait. Baina, tira, oraindik urrun dago hori, eta izango dira berri gehiago.
blogeria blogeria!!
Berria naiz ni mota honetako idatziak egiten. Eta ziurrenik esan beharrik ere ez dut izango, baina garrantzi handikoa iruditzen zait, nahiz eta iñork irakurriko ez duen, norbaitek irakur dezakela pentsatzea. Horregatik, mundu guztiak muturra sartu nahi duen mundu hontan muturra sartu dut, aproba egiteko.
Aproba egin nahi dut, momentuan okurritutako pare bat txorakeriri lotura ematen saiatu, eta lotsarik gabe Interneten publikatuz. Izan ere, blog batzuk irakurri, eta pentsatu izan dut, pixka bat flipatua izatea nahikoa dela agian, blog bat egiteko. Ez dakit, denborak esango digu.
martes, marzo 15, 2005
Sartutarteka: Presentazioa
hau da nere blog personala. Hemen idatzitakoak, zuen gustoko badira poztuko naiz, ez ahaztu paran@ya.com era idaztea. publikatuko dut. LASTERRARTE!!!!




